mastodon-app-ufficiale-android/fastlane/metadata/android/eu/full_description.txt

61 lines
3.6 KiB
Plaintext

Mastodon gertatzen ari denari buruz egunean egoteko modurik onena da. Jarraitu edonor fedibertsoan eta ikusi dena ordena kronologikoan. Ez dago algoritmorik, iragarkirik edo clickbait-ik bistan.
Hau Android gailuentzako Mastodon aplikazio ofiziala da. Ikaragarri azkarra eta ikaragarri ederra da, ahaltsua ez ezik, erabilerraza ere izateko diseinatua. Gure aplikazioan, hauek egin ditzakezu:
ESPLORATU
■ Ezagutu idazle, kazetari, artista, argazkilari, zientzialari eta gehiago
■ Ikusi zer ari den gertatzen munduan
IRAKURRI
■ Axola zaizkizun pertsonei buruz egunean egotea, etenik gabeko horma kronologikoarekin
■ Jarraitu hashtag-ak gai espezifikoekin denbora errealean informatuta egoteko
SORTU
■ Bidali bidalketak zure jarraitzaileei edo mundu guztiari, inkestekin, kalitate handiko irudiekin eta bideoekin
■ Beste pertsona batzuekin elkarrizketa interesgarrietan parte hartu
ONDU
■ Pertsonen zerrendak sortu elkarrizketa bat inoiz ez galtzeko
■ Hitzak edo esaldiak iragazi ikusi nahi duzuna eta ikusi nahi ez duzuna kontrolatzeko
ETA GEHIAGO!
■ Zure kolore eskema pertsonalizatura egokitzen den gai ederra, argia edo iluna
■ Partekatu eta eskaneatu QR kodeak Mastodon profilak beste batzuekin azkar trukatzeko
■ Saioa hasi eta aldatu hainbat konturen artean
■ Jakinarazpenak jaso pertsona jakin batek argitaratzen duenean kanpaiaren botoiarekin
■ Izorrakirik ez! Zure mezuak eduki abisuekin babes ditzakezu
ARGITARATZEKO PLATAFORMA INDARTSUA
Jada ez duzu algoritmo opako bat baretzen saiatu behar, zure lagunek argitaratu zenuena ikusiko duten ala ez erabakitzen duena. Jarraitzen badizute, ikusiko dute.
Web irekian argitaratzen baduzu, web irekian eskuragarri dago. Mastodonerako loturak segurtasunez parteka ditzakezu, jakinda edozeinek irakurri ahal izango dituela saioa hasi gabe.
Harien, inkesten, irudien, bideoen, audioaren eta edukien ohartarazpenen artean, Mastodonek modu asko eskaintzen ditu komeni zaizun moduan adierazteko.
IRAKURTZEKO PLATAFORMA INDARTSUA
Ez dizugu iragarkirik erakutsi behar; beraz, ez dizugu eutsi behar gure aplikazioan. Mastodonek hirugarrenen aplikazio eta integrazioen aukeraketa aberatsena du, gehien komeni zaizun esperientzia aukera dezazun.
Orri nagusiko jario kronologikoari esker, erraza da jakitea noiz aurkitu dituzun eguneraketa guztiak eta beste gauza batera pasa zaitezke.
Ez dago kezkatu beharrik okerreko klik batek betiko zure gomendioak hondatuko dituela. Ez dugu asmatzen zer ikusi nahi duzun, zuk kontrola dezazun uzten dugu.
PROTOKOLOAK, PLATAFORMARIK EZ
Mastodon ez da sare sozialen ohiko plataforma bat, protokolo deszentralizatu batean oinarritzen da. Gure zerbitzari ofizialean izena eman dezakezu edo hirugarren bat aukeratu zure datuak ostatatzeko eta zure esperientzia moderatzeko.
Protokolo komunari esker, ez du axola zer aukeratzen duzun, arazorik gabe komunika zaitezke jendearekin beste Mastodon zerbitzari batzuetan badaude ere. Are gehiago: kontu bakar batekin, fedibertsoko beste plataforma batzuetako jendearekin komunika zaitezke.
Ez al zaude pozik zure aukerarekin? Beti alda dezakezu Mastodon zerbitzari desberdin batera zure jarraitzaileak zurekin eramaten dituzun bitartean. Erabiltzaile aurreratuentzat, zure datuak zure azpiegituran bertan ostatatu ditzakezu, Mastodon software librea baita.
IRABAZI ASMORIK GABE IZAERAZ
Mastodon Estatu Batuetan eta Alemanian erregistratutako irabazi-asmorik gabeko erakundea da. Ez gaude motibatuta plataformaren diru-balioa ateratzeagatik, baizik eta plataformarentzat hobea denagatik.
HEMEN AGERTZEN DEN BEZALA: TIME, Forbes, Wired, The Guardian, CNN, The Verge, TechCrunch, Financial Times, Gizmodo PCMAG.com, eta gehiago.